Bitartekariak irratsaio berria

Bitartekariak irratsaio berria

Astearte arratsaldetan irratsaio berria dugu Ttan Ttakun irratian. Bitartekariak izenarekin, 20:00-21:00 tartean izango ditugu, hasiera batean hamabostean behin, baino laister astero. Ongi etorriiiiii!!!!


Beat kultura irratsaio berezia

Beat kultura irratsaio berezia

Larunbat honetan izango dugun ekimen hau zuzenean emitituko dugu ttanttakun irratitik, 107.2FM edo ttanttakun.eus DJen munduan murgilduko gara 4 Beatmakerrekin Txondorra kultur gunean Eguzkiaren semea Telmo trenor Itsua Acto messie 7 am prod Larunbata martxoak 9an izango da, 17:30tatik aurrera. Doakoa. Ekarri zure makina edo USBa eta zure erritmoak erakutsi!!!









Bermuteke festa Txondorran

Bermuteke festa Txondorran

Larunbata martxoak 25, Bermuteke festa  Txondorran 12:00tatik aurrera, txistorra, karaoke, jam sesioa, giro ona…DOAN!!


Aitor ikastola bueltan dugu

Aitor ikastola bueltan dugu

Aitor ikastolako haurren irratsaioa bueltan dugu parrilan, astearte eta ostegunera 16:00-16:30 tartean. Animo eta ea gaztetxo hauek urte gutxi barru Ttan Ttakun irratian segida duten irratsaio batekin…


Magnolia-ren ordutegi berria

Magnolia-ren ordutegi berria

Zenbait hilabete ixilik egon ondoren ordutegi berriarekin bueltan dugu Magnolia irratsaioa, Lee DJarekin. Asteazkenero Zizka mizkaren ondoren, 20:30-22:30 tartean. Ongi etorri berriro!!!