Iluntzeko trena #11

Iluntzeko trena #11

Bete beteta eta ugaria izan dugu saioa gaur! Protagonista nagusiak, Gorillaz, Residente eta Feist izan ditugu. Estatu batuetako South by Southwest jaialdia ere aitzaki izan dugu, hainbat talde entzuteko, eta polemikaren bat edo beste lantzeko… Serbiako musika folklorikoa ere entzun dugu, Goran Bregovic konposatzaile handiaren eskutik.


Iluntzeko trena #10

Iluntzeko trena #10

Gaurkoa saio berezia izan da. Punk-aren bariante berrienak entzun ditugu. IDLES, Bristolgo indie-punk taldearekin hasi gara, beren disko berriarekin, Brutalist. Jarraian, Gorka Santxo, gure gonbidatuarekin Ty Segall eta Thee Oh Sees taldeen gainean aritu gara.


Iluntzeko trena #9

Iluntzeko trena #9

Oraingoan ere bete-betea izan dugu saioa. Genero guztiak landu ditugu. Entzun ditugun artistak honakoak izan dira: Eels, Portugal. The man, Museless, First Aid Kit, Chastity Belt, Benjamin Booker, Gary Clark Jr., Alexandra Savior, Woods, The Afghan Whigs eta Sean Rowe.


Iluntzeko trena #8

Iluntzeko trena #8

Saio honetan ia musika genero guztiak landu ditugu. Entzun ditugun taldeak onako hauek izan dira: InorenEroNi, Mark Lanegan, IDLES, Big Walnuts Yonder, Wavves, Zeal & Ardor, Garaje Florida, Thurston Moore, The Shins, Alt J eta Father Jhon Misty.


Iluntzeko trena #7

Iluntzeko trena #7

Ibilbide anitza eta ugaria izan du saio honetan gure iluntzeko trenak. Tinariwen taldearen Elwan diskako lau abesti entzun ditugu, Ingalaterrako indie-punk taldearen IDLES-en azken single-a eta EP bat, Proyecto Solaz-en Propaganda EPko bizpahiru abesti, King Gizzard & the Lizard Wizard taldearen azken lana ere entzun dugu eta azkenik Ane Leux donostiarraren Sense laneko hainbat doinu … Continued


Iluntzeko trena #6

Iluntzeko trena #6

Gaurkoan Radiohead izan dugu protagonista nagusia. Talde ingelesaren seigarren estudioko album osoa izan dugu entzungai, Hail to the Thief. Bestalde, lehenengo ordu-erdian Incubus, Dope Lemon, Zeal & Ardor eta Tinariwen musika taldeen kantu berriak izan ditugu entzungai, denak estilo guztiz ezberdinekoak… rock, folk eta pop artean.


Iluntzeko trena #5

Iluntzeko trena #5

Gaurko saioan rock-a izan da protagonista nagusia, beste doinu alternatiboagoen artean. Beti bezala, azken asteko estreinu musikalek gidatuta bete dugu Iluntzeko Trenaren ordu eta erdia. Musikari eta taldeen artean entzungai izan ditugu: Berri Txarrak, Willis Drummond, Nudozurdo, The Icer Company, Bilau, Exquirla, Cabezafuego, Rufus T. Firefly, Ron Gallo, Dead Bronco, The Limboos eta Ryan Adams. … Continued


Iluntzeko trena #4

Iluntzeko trena #4

Gaur, gure asteko azken estreinu musikalen aukeraketaz gain, bestelako artistak ere izan ditugu mintzagai. Talde eta musikari hauen artean, Gone is Gone, Mark Lanegan, Unidad Alavesa, Queens of the Stone Age, Santos, IDLES, Flo Morrissey…


Iluntzeko trena #2

Iluntzeko trena #2

Iluntzeko trenaren bigarren saio honetan, euskal, Espainia eta nazioarteko azken berri musikalak emateaz gain, Thom Yorke musikariaren inguruan aritu gara solasean.