iluntzeko-trena

Iluntzeko trena

Peru Arregik gidatua.

ZUZENEAN

ERREPIKAPENA

Peru Arregik gidatua.

AZKEN IRRATSAIOAK

Iluntzeko trena #21

Gaurkoan hainbat estreinu izan ditugu entzungai, eta protagonista nagusiak Nine Inch Nails, Radiohead eta Benjamin Booker izan dira.

Iluntzeko trena #20

Pearl Jam taldeari zuzendutako saioa! Ten, VS, Vitalogy, No Code eta Yeld disketatik atera ditugu gaurkoan entzundako kantuak.

Iluntzeko trena #18

Gaur Queens of the Stone Age taldearen azken single-arekin hasi dugu saioa, eta Californiakoen hainbat kantu entzun ditugu. Taldearekin lotuta, beste hainbat proiektu musikal ere izan ditugu mintzagai, hala nola, Eagles of Death Metal, Boots Electric, Them Crooked Vultures, baita Mark Lanegan ere. Bukatzeko, Tom Waits izan dugu bidaide azken minutuetan.

Iluntzeko trena #17

Benjamin Clementine ingelesak eman dio hasiera gaurko saioari. Gai nagusi, Gernika koadroaren urteurrenaren inguruan Radio3ek eskainitako emanaldi bilduma izan dugu, Albert Pla, Exquirla eta Belakoren kantuekin. Bestalde, Mark Lanegan, Foo Fighters, St Vincent, Radiohead eta Becca Stevens musikari eta taldeak izan ditugu tarteko. Gaurkoan ere Chris Cornell gogoratu dugu, saioaren hasiera eta bukaeran.

Iluntzeko trena #16

Utzi berri gaituen Chris Cornell handiari eskaini diogu gaurko saioa. Benetan ohore bat izan da zure musika sortu den garai berean bizi izana. Beste bat arte Chris.
Ikusi Iluntzeko trena(r)en bidalketa guztiak