ttanttakunzuzenean1

Zuzenean

Irratsaio berri honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean. Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da.

ZUZENEAN

ERREPIKAPENA

Irratsaio honetan ordu bateko zuzeneko grabaketak emitituko dira. Estilo guztietako kontzertuak zuzenean.

Astero, talde bat irratsaioko protagonista izango da. Zuzenean FM-ko 107.2an eta internet bidez entzun ahal izango da taldearen zuzeneko bat, bai Ttan Ttakunen web orrian bai Ttan Ttakunen aplikazio berrian, deskargatu eta zure lagunekin banatu dezakezuna.

Beraz, talde batean jotzen baduzu, grabatu ezazu zuzeneko kontzertu bat, prestatu promo orri bat, argazki pare bat, kanten zerrenda eta grabatutako eguna eta tokia. Bildu hori guztia eta bidali helbide honetara:

TTAN TTAKUN ZUZENEAN
Ttan Ttakun Irratia 107.2FM
Karmengo Andre Mariaren kalea, 60 Behea
Donostia, 20012

Edo internet bidez (Wetransfer, Dropbox, UbuntuOne, YouSendit bezalako plataformen bidez) honako helbidera: zuzenean[abildua]ttanttakun.com

AZKEN IRRATSAIOAK

Zuzenean #75 Antipatiks

terrasako Antipatiks taldearen kontzertua izan dugu gaurkoan, Gernikako Astra aretoan eskeini zuten 2014-ko azaroak 22an Underground gauen barruan.

Zuzenean #74 Kaleko Urdangak

Gernikako Astran grabatutako Kaleko Urdangak taldearen kontzertua izan dugu gaurkoan, Underground Gauen barruan egindako kontzertua da.

Zuzenean #73 Doubling boys

Gernikako Astra aretoan, 2015eko otsailak 14ean eskeini zuen Doubling boys talde bergararrak kontzertua "Underground gauak" kontzertuen barruan.

Zuzenean #72 Miss Undergroove

Ttan Ttakun irratiko 2015eko festan izandako Miss Undergroove nafarren kontzertua izan dugu gaurkoan.

Zuzenean #71 Sister Simone and the holly balls

Sister Simone and the holly balls taldearen kontzertua izan dugu gaurkoan, Ttan Ttakun irratiaren 2015eko festan ospatu zen kontzertu hau, Egia Kulturetxeko Gazteszenan eta Edersonek grabatu zuen
Ikusi Zuzenean(r)en bidalketa guztiak